
Laurak Bat elkarteak Laurak Bat izeneko azoka egingo du larunbatean (hilaren 28an) Trintxerpeko Gernika plazan, 11:00etatik 20:00etara.

Eguberriak gainean dira, eta ilusioz iritsiko dira Laurak Batera. Aurten Gabonetako argietan jarri dute indar handiena, eta udalarekin sinatutako hitzarmenari balioa eman dio Mari Carmen Mogilnicki elkarteko presidenteak.

Udalaren eta Laurak Baten asmoa da Pasaiako saltokien ingurunea eta ikusgarritasuna hobetzea. Horretarako, argi berriak jarri ditu udalak.

Pasaiako Udalak eta Laurak Bat elkarteak lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute tokiko merkataritza indartzen jarraitzeko.

Materrek, Zero Zabor Uretan kanpainaren bidez, tokiko komertzioak eta ikastetxeak elkarlanerako batu ditu itsasoaren zaintza eta kontsumo arduratsua sustatzeko. Gaurtik, ikasleek sortutako erakusketa bat egongo da ikusgai Antxoko Kultur Etxean.

2024a bukatzear dagoen honetan, urtearen balorazio baikorra egin du Mari Carmen Mogilnicki Laurak Bateko presidenteak. Ondu dituzten iniziatiba berriak aurkeztu ditu eta etorkizuneko erronken inguruan mintzatu da.

Antxotarraren 'Laurak Bat dira' irudiak irabazi du Laurak Batek eta udalak antolatzen duten argazki lehiaketa. Irabazleak 500 euroko erosketa txartela bat jaso du, Laurak Bateko dendetan gastatzeko.