
Maria Manera Bassols Katalunian jaio zen, eta Oiartzunen bizi da duela bost urtetik. Intxixu-AEK euskaltegiko ikaslea da. Bosgarren ikasturtea du euskara ikasten.

Labore Oarsok antolatzen duen hitzaldi zikloko hurrengoa gurasoei eskainitakoa izango da. Manerak hainbat argibide emango ditu ostiralean.