



Asteazkenean ospatzen da San Marko Eguna eta erromeria hurrengo igandean izango da, hilaren 29an. Aurten berritasun ugari iragarri dituzte erromeria egunerako, nabarmentzekoak, haur eta gurasoentzako Euskal Olinpiar Jokoak eta Ze Esatek taldearen kontzertua. Horrez gain, Independentistak Sareak deitutako martxa (10:30ean abiatuko da Xenpelarretik); San Markoko Krossa (11:30ean); herri bazkaria, Iñaki Labakaren kontzertua bazkal ostean, eta txokolate jatea (17:00etan). Ze Esatek taldearen kontzertua 18:30ean hasiko da.

Apirilaren 29ko San Marko Egunaren harira, udalak herriko eragileak egitaraua prestatzen laguntzera deitu ditu. Proposamenak kultura[abildua]errenteria.net helbidera bidali behar dira hilaren 28a baino lehen.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek San Markoko zabortegia ahalik lasterren eta behin betiko ixteko eskatu dute, egun indarrean dagoen Hondakinen Plana babestearekin batera. Atzo, PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zen EAJ eta PPren babesarekin. Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera atera. “Batzar Nagusiek aldundiari eskatzen diote, udalekin eta mankomunitatearekin elkarlanean, lehenbailehen San Marko ixteko beharrezko kudeaketak egiteko. Horrez gain, herri inguruko parke bihurtzeko apustu irmoa azaldu dute”, adierazi dute Errenteriako PSE-EEtik. Horrez gain, gogorarazi dute hilaren 26ko udalbatzarrean PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zela aho batez. Errenteriako PSE-EEko kideak pozik azaldu dira, baina era berean, aldundiari eskatu diote aho bateko eskaera horri erantzuteko. Horrez gain, udalari udalbatzarrean onartutakoa aurrera eraman dezan eskatu diote, “hala ez bada, hori defendatzen” jarraituko dutela esan dute.


