
Dozenaka eta dozenaka oiartzuarrek kolore morez apaindu dituzte herriko kale eta txokoak. Manifestazioaren aurretik, herriko hainbat emakumek aitortza jaso dute.

Sorkuntza kolektiboko murala osatu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, 'Ikusiko ahal gaituzte' titulupean.

Pasaiako Udalak emakume migranteek udalerriari egiten dioten ekarpena aintzatesteko sorkuntza proiektua jarri du martxan. ‘Ikusiko ahal gaituzte!’ titulua jarri diote egitasmoari emakumeek.

Pasaiako Mugimendu Feministak hainbat jarduera antolatu ditu martxoaren 8aren baitan. Egun hartan bertan elkarretaratzeak egingo dituzte barruti bakoitzean.

Pasaia eta Oiartzungo emakumeak ere bertaratu dira zapi emate ekitaldira. Txalapartaren erritmora, sistemaren biolentzia salatu eta elkartasunerako deia egin dute.

Pysben lanean hasi zen Mari Juli Peña, adingabe zela; ordutik, etxean nahiz kanpo aritu da jardunean. Urteekin hasi da bizitzaz gozatzen. Pasaiako emakumeen borroka goretsi du.

Aldarrikapenerako goiza izan da gaurkoa. San Pedroko emakumean goizetik kalera atera dira, herriko bazter guztiak feminismoz janztera.

Emakumeen gidaritzapean, ehunka lagun atera dira gaur kalera martxoaren 8aren harira. Matxistei, faxistei eta neoliberalei argi utzi diete; "ez dira pasako".

Martxoaren 8ra begira, adierazpena atera dute jeltzaleek

Datorren ostiraletik igandera arte Trintxerpeko Alkateordetzan izango da ikusgai, eta hurrengo asteburuan Donibaneko Arrantzaleen Kofradian.

Bixi Bixi elkarteak bertso saio musikatua antolatu du martxoaren 6rako -larunbata-, Juanba Berasategi aretoan. Sarrerak sei eurotan daude salgai.

Emakumeen Mundu Martxaren V. Ekintzarekin bat eginez, zapi aldarrikatzailea egingo dute Antxoko Kultur Etxean, 12:00etan.

Antxoko Harremantxo talde feministak barrutiko emakumeak animatu ditu buruberokiak apaintzeko tailerrera. 10:00etatik 12:00etara izango da, kultur etxean.

Martxoaren 8ari begira Lezoko PSE-EEk mozioa aurkeztu du udaletxean, hurrengo osoko bilkuran azter dadin. Besteak beste lan arloko berdintasun lege bat eskatuko diote Espainiar Estatuko gobernuari.

Saioak larunbatero egingo dira, goizez, hilaren 11tik martxoaren 7ra.

Grebarako arrazoien berri emango dute, eta horretarako super zaintzailez mozorrotuta hartuko dituzte kaleak.