
Antxoko Gure Zumardia plazaren zati bat bihar zabalduko dute. Herritarrek, gainera, Antxoko geltokia bisitatu ahal izango dute ekainaren 15etik 18ra.

Altza eta Antxo lotzen dituen tunelaren zatia ireki dute gaur. Horrez gain, Ibaiondo plaza berreskuratuko da gaur arratsaldean.

ETSk bukatu ditu Gure Zumardia plazaren azpian egongo den geltokiaren indusketa lanak. 2026an zabaltzea aurreikusi dute.