
Pazko Astean mineralen eta fosilen tailerrak egingo dituzte museoan. Maiatzaren 16an, baina, Errioxako Igea herriko interpretazio zentro paleontologikora joango dira.

Arditurrik antolatutako jarduera da, eta parte hartzaileek Arditurri meatzaritza gunean ustiatutako mineralen eta meategien arrastakoak ikusiko dituzte.

Jarduera hilaren 21ean izango da, eta ohi moduan 11:00etan eta 16:00etan egingo dute saioa. Izena eman behar da aldez aurretik.