
Hamalaugarren Mitxintxola Igoeraren data eman berri du Itsas Mendi elkarteak: urtarrilaren 12an egingo dute. Izena eman daiteke jada.

56 lasterkarik hartu dute parte, hiru kategoriatan; Julen Badiola izan da gazteetan irabazle. Oinezkoak ere goraipatu ditu Itsas Mendik.

Hilaren 15erako antolatu du Itsas Mendik Mitxintxolako muinora igoera. Dagoeneko izena eman daiteke online.

Ander Aramendi sanjuandarra eta Larraitz Etxebeste oiartzuarra izan dira lehenak. Gazteen parte hartze handia nabarmendu du Itsas Mendik.

Oinezkoek 10:00etan ekingo diote bideari, eta ordubete beranduago korrikalariek. Orotara 3,4 kilometro intentsu egingo dituzte Santiago plazatik abiatuz.