
Lezo Herri Eskolako patioaz gain, beste hiru agertoki nagusi izango dira aurten. Hilaren 23an abiatuko dute jaialdia.

Migrazioa, herria eta deserria. Egun milaka pertsonek bizi dutena eta aurretik beste hainbestek bizi izan dutena bildu du Orratx! Antzerki Taldeak ‘Ez hemengo, ez hango’ antzezlanean. Gezalan estreinatuko du.

Emanaldiaren aurretik, gurdiarekin ibiliko dira Orratx konpainiako kideak hilaren 30ean, osteguna, Errenteria-Oreretako kaleetan barrena kalejira egiten 19:00etatik aurrera.