
Hilaren 10 (ostirala) eta 11n (larunbata) Gauekoak ikuskizun berriarekin gozatzeko parada paregabea eskainiko du Errenteriako dantza konpainiak. Bi emanaldiak Niessen Kulturgunean izango dira 20:00etan hasita, eta sarrerak 8 euroan dira salgai.

Zuzendaritza lanak alde batera utzi eta berriz ere dantzatzeko pausoa eman du errenteriarrak. 42 urterekin, «entxufatuta» jarraitzen duela aitortu du, azken lanarekin txapelketen garaiak gogoratu dituela.

'Gauekoak’ ikuskizun berria estreinatuko du igandean Kukai Dantzak Hondarribian. Hiru protagonista igoko dira oholtza gainera: Jon Maya, Arkaitz Miner eta Xabi Bandini.

Oraindik erabat amaitu ez duten arren, hilaren 3an ‘Erritu’ lanaren aurrerapena eskaini zuen Kukai Dantzak Donostiako San Telmo Museoan. Aurkezpen ofizialerako hilabete geratzen da.

Oskara ikusteko sarrerak salgai daude Niessen Kulturgunearen leihatilan, Xenpelar Kultur dendan eta Landare tabernan 11 euroan.

Gaur banatuko dituzte Espainiako Arte Eszenikoetako Max Sariak, eta Kukai Dantza Oskara lanarekin finalista da zazpi kategoriatan.

Kukai Dantza Espainiako Estatuko Arte Eszenikoetako Max Sarietarako zazpi kategoriatan finalista da Oskara lanarekin. Valentziako Palau de Les Arts-en egingo dute sari banaketa ekainaren 5ean.

Oskara Plazara (dantza&zinema) ikuskizuna estreinatuko du Kukai Dantzak Errenteria-Oreretan.

Errenteriako Udalak Kukai dantzarekin elkarlanean antolatu duen Dantzaren Astearen barruan kokatzen da igandeko emanaldia.

Marcos Morau eta La Veronal konpainiarekin elkarlanean sortu du.

Valentziako Palau de les Arts-en egingo dute sari banaketa ekainaren 5ean. Oskararekin zazpi kategoriatan finalista da Kukai Dantza.

Oskara ikuskizunari eman diote saria Huescako antzerki eta dantza jaialdian. Kukai Dantza Konpainia errenteriarraren lana da.

Gaur eta bihar estreinatuko dute Viktoria Eugenia antzokian, Donostia 2016ko egitarauaren barruan. Marcos Morau eta La Veronalekin elkarlanean osatutako egitasmoa da.

Kukai Dantzak eta La Veronalek elkarlanean sortu dute Oskara ikuskizuna. Viktoria Eugenia antzokian egingo dute estreinaldia.