
Lehia bizia egon den arren, elkartasuna izan da desafioko garaile nagusi. Donibandarrek zumaiarren aurka lehiatu dute aurtengoan, eta zenbait proba egin dituzte: igeriketa, lokotxak, ergometroa, ingudea, edota sokatira.

Atzo hasi ziren santioak, eta Gaztelutxoko igoerarekin ekin diote bigarren egunari. Ondoren, arrantzalez jantzi eta kantu-jira egin dute donibandarrek.

Lezoko Sats herri kiroletako taldea herri kirolak sustatzen ari da herrian. Hogei lagun ari dira jarduera hori ezagutarazi nahian, eta jendea gonbidatu nahi dute parte hartzera.

Udalak eta herriko elkarteek Azaroaren 25era begirako programa osatu dute, elkarlanean. Indarkeria matxistaren kontrako borrokan pausoak ematen jarraitu nahi dute. Jarduerak hilaren 19tik abenduaren 1era izango dira.

"Sahara libre" oihuen artean eman diete ongietorria Euskal Herriko milaka etxeetara iritsi diren haur sahararrei Pasai Donibanen. Egun osoko harrera instituzionala da gaurko programatu dutena.

Apirilaren 2an barrikotea antolatu dute. Jaiak maiatzaren 13an, 14ean eta 15ean izango dira.

Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalaren proiekzioa Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:30ean.

Dantzak Donibaneko Santiago plaza hartuko du hilaren 23an muxikoekin, 12:00etan. Euria egiten badu, frontoira lekualdatuko dute dantzaldia.

Aurkezpena kulturgunean egingo da, 19:15ean. Saioaren helburua da Mintzalaguna programa Donibaneko herritarren artean ezagutaraztea eta bertan mintzalagun taldeak sortzea.

Trintxerpeko eta Pasai Antxoko bulegoak itxita egongo dira egun osoz. Pasai Donibanekoa, aldiz, irekita egongo da goizez, 09:00etatik 14:00etara.

Errenteria-Oreretako abesbatzaren kontzertua hilaren 15ean izango da, San Joan Bataiatzailearen Parrokian, 20:00etan.

Donibaneko auzoan kokatuta dagoen parkean kautxuzko lur homologatua eta bi plazako zabu moduluak ezarri dituzte. Parkea erabilgarri dago jada.

Gurasoei begirako saioak dira. Lehen hitzaldia ostegunean izango da, 18:00etan, Donibaneko Kulturgunean. Bigarrena hilaren 28an egingo da, 18:00etan, Trintxerpeko Kultura Aretoan.

Nora Ziarsolo formatzaileak gidatuko du Pasai Donibaneko Kultur Aterpean egingo den saioa, 18:00etatik 20:30era.

Donibaneko Aitona-amonen Aterpeak antolatuta, asteazkenean adinekoen erorikoak prebenitzeko bigarren tailerra egingo da, 11:00etan. Martxoko saioaren arrakasta ikusita, bigarren ikastaro bat programatu dute.

Hilaren 25ean Muxikoak egingo dira Pasai Donibaneko Santiago plazan, 12:00etatik aurrera. Euria egiten badu, dantzaldia frontoira lekualdatuko da.