
Materrek koordinatzen duen Itsas Zaintza Sarearen baitan, zortzi itsas hondakin bilketa egin ziren iragan larunbatean. 140 pertsonak hartu zuten parte, eta 215 kilogramo hondakin bildu zituzten.

Hilaren 20tik abenduaren 20ra bitartean Aldaketaren Marea egitasmoa egingo da Pasaian. Aurtengo marea indartsuagoa da, eragile gehiago batu eta iraupena luzeagoa izango baita. Zikloak 40 jarduera inguru izango ditu.

Domina ugari lortu zituzten Pasaia Kayakeko kirolariek larunbatean zein igandean. Asteburu honetan ur lasaietako maratoi-erdiko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute Muiñosen (Galizian).

Zenbait ordezkari politikok Pasaia Kayakek antolatutako piraguismo ibilbidean parte hartu zuten larunbatean.

Pasaia Kayak klubeko palista oiartzuarrak Trintxerpera eraman zuen txapela, junior mailan garaipena lortu ostean.

Trasonan (Asturias) jokatzen da asteburu honetan Esprint Olinpikoko Espainiako Haur eta Kadeteen Txapelketa. Pasaitar batek, errenteriar batek eta bi oiartzuarrek parte hartuko dute bertan.


Igandean Itsas Kayakeko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Pasaiako badiako uretan, 11:30etik aurrera. Txapelketak eragina izango du Trintxerpeko Hospitalilloko aparkalekuko eremu batean.

Iragan asteburuan Trintxerpen lehiatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Eskola Jokoen piraguismoko bigarren proba. Pasaia Kayak hirugarren sailkatu zen taldekako sailkapenean.

Pasaia Kayakeko kidea hamabigarren postuan sailkatu zen Madeiran (Portugal) lehiatutako proban. Klubeko kide batek Munduko Kopa batean lortutako postu onena erdietsi du Aranetak.

Asteburuan, Espainiako Txapelketan arituko da Pasaia Kayak, eta Deniako uretan emaitza onak lortzea espero dute.

Pasaia Kayakeko bikotea maratoi modalitatean lehiatu zen asteburuan, master kategorian. Iraila amaieran Munduko Txapelketan lehiatuko dira.

Helduen lasterketan, bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten pasaitarrek. Gazteek ere emaitza txukunak lortu zituzten.

Bihar lehiatuko dute, eta Euskadiko Kopako froga puntuagarria izango dute. Seniorretan iazko emaitzak errepikatu nahiko lituzkete urdinek.

Joan den asteburuan Vigora hurbildu zen taldea, Espainiako Kopa lehiatzera. K-2 frogan, emaitza apartak lortu zituzten.

Espainiako Sprint Olinpikoko Piraguismo Txapelketa jokatu zen larunbatean Pontevedrako Verduciodoko urtegian. Begoña Lazkano pasaitarrak eta Amaia Benavente errenteriarrak zilarrezko domina lortu zuten.