
Eguraldia dela eta, goizerako zein arratsalderako aurreikusitako desfilea bertan behera utzi dute, eta Lekuona fabrikan egin dituzte dantzaldiak topaketan bildutako hemezortzi konpartsek.

Aurkezpen ekitaldia Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan izango da, 12:00etan. Ekitaldira joateko kalejirak antolatu dituzte, eta Holy festa koloretsuaz gozatuko dute haurrek.

Larunbatean Santa Zeziliaren bueltako jarduerak egin zituzten San Pedron. Ekitaldian Pasai Antxoko Bandaren mendeurrena eta Jose Ignacio Elortegiren ekarpen musiko-kulturala errekonozitu zituzten.

Hilaren 22a Santa Zezilia eguna da, musikarien zaindaria, eta udalak, Pasaia Musikalek eta Juanje Neira eskolak kalejira eta ekitaldi musikatua antolatu dituzte San Pedron.