
1973an jaio zen San Pedroko fanfarrea, eta nazioartean bere lekua lortu zuen denbora gutxian. Bihartik hasita, astebeteko egitaraua.

Pasaiako kakorratz taldeko emakumeek, Martxoaren 8aren kariaz, artelan morez josi dute herriko plazako zuhaitzen enborretako bat.

San Pedroko txikienen konpartsak kolore eta dantzaz josi du barrutia gaur eguerdian. Helduena, datorren igandean.

Kokalekua emateaz gain, arrapala bat jarriko diote kioskoari irisgarritasuna hobetzeko asmoz.

Hilabeteko epean hasi nahi dute konponketekin. Lanek 300.000 euroko aurrekontua dute; ordainetan, jabeek, lursailak udalari eman beharko dizkiete.

«Birika» kendu dietela argudiatuta, margoz eta idatziz protesta egiteko hitzordua finkatu dute gaur arratsaldean.

Puntetarako eta farolarako bidea berriz ere zabaltzeko protesta egingo dute arratsaldean. Pasaiako Udala, Pasaiako Portu Agintaritza eta «jabeak» egiten dituzte egoeraren errudun.

Emakumeen eskifaia aise gailendu zen bitartean, lehia bizia egon zen gizonen txandan, eta San Juan Hondarribia B hirugarren eta bosgarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Mezua lurrean idatzi dute, Sanpedrotarra Arraun Elkartearen instalazioen ondoan. Oraingoz inork ez du bere gain hartu ekintzaren ardura.

San Pedro eta Donibanen gertatzen diren jende pilaketak direla eta, herritar ugari "kexu" direla adierazi du Pasaiako EH Bilduk.

Pasai San Pedro izango da ETB1eko telesaioaren ardatz igande honetan. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak barrutiaren bitxikeriak aztertuko dituzte.

San Pedroko herritar talde batek sinadura bilketa bat jarri du martxan "Bideak ireki" lelopean, formalki eskatzeko bideetan beharrezko konponketa lanak egin eta ireki ditzaten, herritarrek "arnas hartu" ahal izateko.

Oinezkoen bidea itxita dagoenez, Albaolara iristeko itsasontzi zerbitzu bat martxan jarri da Trintxerpetik. Gainera, ordutegi zabalagoa jarri dute faktoria bisitatzeko.

San Pedroko Jai Batzordeak ez du jarduerarik antolatzeko baimenik jaso udalaren eskutik.