
Euskal Musikaren Astea hilaren 17tik 25era ospatuko da, 13 emanaldirekin. Aurtengoa, gainera, ez da nolanahiko Musikaste izango, bere antolatzaile den Eresbil Fundazioak 50 urte bete baititu.

1974an sortu zen Eresbil, Errenteria-Oreretan. Bertan jarraitzen du, eta euskal artxibategi nazional izaera dauka. Milaka artxibo gorde eta dokumentatzen dituzte, benetako altxorrak horien artean.

Hogei urteren ondoren Euskal Musikaren Artxiboaren gidaritza egiten, erretiroa hartuko du Jon Baguesek.