pentsioduinak

[Argazkiak] Ikasturte berria kalean hasi dute pentsiodunek, borrokan

Manifestazio jendetsua egin dute gaur goizean herriko kaleetan barrena, Duintasuna elkarteak deituta, "gure eskubideak adinarekin iraungitzen ez direla aldarrikatzeko".

Euriak ezin izan ditu pentsiodunak geldiarazi

Pentsiodunek argi utzi dute borrokan jarraituko dutela "gure pentsioak eta belaunaldi berrienak bermatu arte". Larunbatean Bilbon antolatu den mobilizazioetan egongo dira, eta horretarako autobusak antolatu dituzte Gipuzkoatik.

Mikel del Val

Pentsioen eta etorkizunaren alde Donostiara deitu du Duintasunak

Lau urte bete dira pentsiodunen eta jubilatuen mugimenduak kalea hartu zuenetik bizitza eta etorkizun duin bat aldarrikatzeko. Errenteria-Oreretan, urte batzuk lehenago bete zuten kalea pentsio eta zahartzaro duinen aldeko aldarriarekin.

"Pentsioak errebaloritzatzeko lege proiektuak murrizketa berriei zabaldu die atea"

Pentsioak Errebalorizatzeko Lege Proiektuarekin oso kritiko azaldu da pentsiodunen mugimendua, ez duelako bermatzen pentsio sistema publikoa, indarrean dauden murrizketak berresten dituelako, eta pentsio publikoen sistemaren pribatizazioa sustatzen duelako.

Duintasuna elkarrerataratzea urria.

Bizitza duinen aldeko aldarria kalean da berriro

Udako oporraldiaren ondotik, berrartu dute kaleetako aldarrikapen dinamika Errenteria-Oreretako jubilatu eta pentsiodunek.

Pentsioduen mugimenduak antolatutako bizikleta martxa.

[Bideoa] Pentsio duinen alde abiatu dira

Ondokoa, atzo Errenteria-Oreretan bizikleta martxa abiatzeko unean jasotako irudiekin  HITZA-k egindako bideoa da.

Oarso Bidasoa

Zahartzaro duina aldarrikatzeko bizikleta martxa, Errenteriatik abiatuko da

Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen kolektiboak urrats bat aurrera egin du bere protestetan eta hilaren 29an deituta dagoen manifestazioaren indargarri, bizikleta martxa antolatu du Gipuzkoan barrena.

Duintasuna kalera aterako da astelehenean

Pentsio duinak, gutxienez 1.080 euro bermatzea eskatuko dute asteleheneko protestan, baina agerian jarriko dute KPIa eta pentsioen arteko deskonexioa, baita erretiroa hartu ahal izateko adina atzeratu izana ere.

Pentsioetan ere, ezabatu beharreko arrakala

Emakume pentsiodunen artetik, heren batek soilik du bere lan-bizitzari lotutako pentsioa; gainontzekoek alarguntza pentsioa jasotzen dute, eta bataz beste, gizonek jasotzen dutena baino %36 baxuagoa da.

Pentsioen kontura negoziorik egitea ez dute onartuko

Pentsio sistema publikoa babestera deitu dute; elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 12:00etan Herriko Plazan.

Banketxeen arreta eskasa salatzeko kontzentrazioa deitu du Duintasunak

Ohikoa izaten den bezala, hilaren lehenengo astelehenean egingo dute kontzentrazioa.

Duintasunaren babesa, Gabierrotako adinekoen egoitzako langile eta egoiliarrei

Zahartzaro duinerako eskubidea aldarrikatuko du Duintasunak gaur enegarrenez. COVID-a9ak eragindako pandemian adinekoen zaintzan, eta zaintzan oro har, dauden gabeziak agerian gelditu dira.

[Bideoa eta galeria] Omenaldirik onena, zahartzaro duin bat

Duintasuna kalera itzuli da gaur. Pandemiaren aurreko aldarrikapenak errepikatu dituzte, baina normaltasuna ez dela itzuli, edo ez ohikoa dela argi gelditu da.

[Bideoa eta Galeria] Ez dute amore emango

Duintasunak berriro hartu ditu kaleak gaur; pentsio sistema publiko solidarioa, bidezkoa, eta belaunaldiartekoa galdegin dute ehunka pentsiodunek.

Duintasunak elkarretaratzea eta manifestazioa egin ditu.

Pentsio duinez arituko da Txomin Lorca

Asteartean izango da hitzaldia Duintasuna elkarteak antolatuta Niessen Kulturgunean 17:30ean.

Indarra hartuta, borrokan jarraitzeko prest

Astelehenean, urriaren 1ean, itzuliko dira kalera pentsio duinak eta horiek kudeatzeko euskal sistema publikoa aldarrikatzera.

Pentsio duinen alde egin du gaur berriz ere Duintasunak

[Argazki galeria] Pentsio duinen aldeko aldarria, berriz ere kalean

Pentsio duinak eskatu ditu, 1.080 eurotik gorakoak, "duintasunez bizitzeko", eta pentsio sistema propio baten alde egin du.

Gehiago