
Hezetasunak arazoak sortu zituen pilotalekuan, eta horiek konpontzeko lanean aritu dira orain arte. Lanak amaituta, hilaren 11n hasiko dira Pilota Eskolakoak entrenatzen bertan.

8 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek eman dezakete izena, gaurtik hasita, Ibaiondon

Benjaminen, kimuen eta haurren taldeak sortu nahi dituzte. Izen emateen arabera ezarriko dituzte taldeak eta entrenamendu orduak.

Berri onak pala motzean, eta beste hainbeste trinkete modalitatean; Taberna eta Aranburu sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako lehen mailako finalerdietarako.

2011 arte jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena eta doakoak dira eskolak. Saioak, berriz, Agustina Otaola frontoian izango dira eta begiraleek oinarrizko kirolaren ezagutza dute eta euskal pilotan adituak dira. Doakoa da izen ematea.

Parte hartu nahi dutenek ez dute aurretik izenik eman behar. Agustina Otaola pilotalekura joan behar dute kirol arropa egokiarekin entrenamendu ordutegian.