
Eguna hasi berri duten arren pozik agertu dira lezoarrak. Taldearen bilakaera jasotzen duen dokumentala eta abestia aurkeztu ondoren bazkari goxo batez gozatu dute. Arratsaldean musika izango da protagonista.

Berdintasun kontseilua sortzeko prozesua martxan du Lezok. Aste honetan egin dute lehen bilera Kultur Aretoan, eta hurrengoa 2025eko urtarrilaren 22rako programatu dute.

Lezoko Sats herri kiroletako taldea herri kirolak sustatzen ari da herrian. Hogei lagun ari dira jarduera hori ezagutarazi nahian, eta jendea gonbidatu nahi dute parte hartzera.

Goiz partean ekin diote Gazte Egunari Piztu Lezok antolatuta kuadrillen arteko herri olinpiadekin. Bazkarian hamarka gazte bildu dira Saldise plazara, eta musikak jarriko du ginga.

Ostiraleko bigarren kanporaketan Haizea Aranak eta Irati Alcantarillak egin zuten aurrera. Ostiraleko finalean Ekhiñe Zapiainekin eta Oihana Aranarekin ariko dira.

Piztu Lezok gazteen eta ez hain gazteen elkargune izan nahi duen egitasmo elegantea antolatu du biharko. 130 bat dira afarirako izena emanda dutenak. Ondoren, musika herria girotzeko.

Indarkeria matxistari lekurik ez uzteko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du udalak, eta bat egin dute bihar egingo den elkarretaratzearekin. Erasotuari ere elkartasun beroena helarazi diote.

Gazte taldeak Larunbat Gorrirako (hilak 10) programatu ditu inauterien bueltako jarduerak. Karropoteoa, argazki erraldoia eta aurkezpena, afari herrikoia eta elektrotxaranga bat dira proposamenak.