
Onartutako eskaeren behin behineko zerrenda argitaratu dute, eta onartu ez direnen kasuan, zuzenketak aurkezteko 10 eguneko epea izango da.

Barandiaran parkea gero eta gertuago dago. Datozen egunetan hasiko dira zundaketak lurzorua aztertzeko eta indusketa plan bat idazteko.

Eraikina egitea ezinbesteko urratsa da Barandiaran parkea eraikitzeko. Lanek 3 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango dute.