
Hilean behin, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde egitea, salbuespen egoera amaitu eta lege arrunta aplikatu dadin eskatzea da iniziatibaren helburua.

Oarsoaldeko lau alkateek larunbatean Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdiarekin bat egin dute. 17:30ean aterako da.

'Bateragune auzian' epaitu eta zigortu zituzten bost lagunek giltzapean jarraitu behar dutela dio fiskaltzak. Argudiatu du bost zigortuek ez diotela uko egin "armen erabilerari, ezta indarkeria gaitzetsi ere".



Euskal preso eta iheslarien aldeko hainbat ekimen antolatu dituzte Gabonetarako. Hauxe da egitaraua: Gaur: 19:00tan, San Tomas eguna Baleak-en: txistorra jatea. Abenduak 24, astelehena: 19:00tan, Herriko Etxearen aintzinean, Olentzeroren etorrera. Abenduak 28, ostirala: Denak Donibane Lohitzunera! Abenduak 29, larunbata: 11:00tan, elgarretaratzea Sokoburun. Abenduak 31, astelehena: 17:30ean, Kanttutik abiatuta Xaiara, auto karabana. Ondoren ez dauden alde brindisa egingo dute Xaian.

Zuketz tabernak irabazi du presoen aldeko III. Pintxo Lehiaketa iaz bezala. Hirugarren ekitaldian 22 parte hartzaile izan dira.

Igande honetan, hilak 1, Izarrak marrazten antzezlana emango dute, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Durangoko Karrika taldearen ikuskizuna da, eta hiru presoren azalean sartuko dira, ziegan dituzten bizipenetan kontatzeko.




