
Euskaltzaleak aktibatzeko parte hartze prozesua abiatuko dute

Bix-Bixi elkarteak, Pasaia-Lezo Lizeoak, Kantu jirak, eta Prest! taldeak indarrak batu eta datorren asterako egitarau atondu dute; besteak beste, barreterapia tailerra, haurrentzako antzerkia eta Morau eta Beñardoren kontzertua antolatu dituzte.


Dena prest da ordu batzuk barru Atlantikaldiak lur har dezan. Gaurtik igandera arte 59 ekitaldirekin gozatzeko aukera izango da .

Larunbatean egingo dute Donibaneko euskararen erabilerari buruz antolatu duten prozesu parte-hartzailearen azken saioa.

Donibaneko euskararen erabilerarekin kezkatuta dago Prest. Euskaltzaleak aktibatu eta egoera iraultzeko, Turrunbuilaka parte hartze prozesua hasiko du bihar euskara taldeak.

Herriko haurrei txikitako istorioak kontatzeko gonbidatuko dituzte herriko aiton-amonak liburutegira; 17:45ean hasiko da saioa.

Adin guztietako lagunak bildu ziren atzo Prest! eta Bixi-Bixi elkarteek, Kantu Jirak eta Pasaia-Lezo Lizeoak elkarlanean antolatutako jardueratan.

Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko plazara irten ziren atzo hamarnaka pasaitar, eta koloretako kamisetak soinean, Donibaneko plazan bildu ziren, Prest! leloa osatu eta argazkia egiteko. Euriak lasaialdia eman zuen mosaiko erraldoia egin bitartean. Bestalde, Mintzagun jaia ere egin zuten Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek egunean zehar. http://youtu.be/WHorqfbf6Wc