
Azaroaren 20an profesionalei, autonomoei, enpresa txikiei eta hasi berri direnei begirako saioa eskainiko dute. Fiskalitatearen oinarrizko alderdien ikuspegi argi eta praktikoa emango dute.

Maiatzaren 16an eta 29an izango dira saioak, Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekuan. Aurrez eman behar da izena.

Garapen agentziak prestakuntza pertsonalizatua eta doakoa eskainiko die eskualdeko negozioei eta establezimenduei.

Hozteko instalazioen proiektuak garatzeko ikastaroa batxilergoko titulua duten langabeei dago zuzendua. Goizez izango dira klaseak, 09:00etatik 13:00etara.

50 gazte lan munduan txertatzea helburu duen programa jarri du martxan Errenteriako Udalak, Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua eta Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera.