
Haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna ospatuko da bihar mundu osoan. Pasaiako gazteek euren nahietara egokitutako udalerria eraikitzeko Eskubidean planari esker gaurdaino egindako ibilbidea ez da laburra; horren berri emateko podcasta sortu dute.

Antxo goitik behera hartu duten lanak aukera bat dira barrutia birpentsatu eta herritarren beharretara egokitutako espazioak sortzeko. Zeregin horretan irmo ari da lanean Pasaiako Udala.

Pasaiako Udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bidez eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, ‘Betikoa gertukoa’ kanpaina abiarazi du, euskaraz kontsumitzeak duen balioa aintzatesteko. Tokiko lau merkatarik euren testigantza eman dute.

Edukiak lantzeaz gain, ikasleen konpetentzietan jartzen dute indarra ikastolan. Herritar konpetenteak izan daitezen egiten dute lan.

Matrikulazio kanpaina betean da Errenteriako Euskal Eskola Publikoa. Kalitatezko hezkuntza euskaldunaren berme dira Cristobal Gamon ikastetxea, Bizarain Ikastola eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldia. Aurten, hizkuntza ohitura aldaketak pertsonez harago entitateetan ere eman daitezkeela erakutsi nahi dute. Pasaian, 33 entitatek erakutsi diote atxikimendua jada.

Oiartzungo Urmendi Haur Eskolan 0-3 adin tarteko haurren hezkuntza sexismo arrastorik gabekoa izan dadin, bertako langileek hezkidetza formazio saioak jaso dituzte. Ikasitakoa aplikatzen hasi dira.