
Hilabeteko epean hasi nahi dute konponketekin. Lanek 300.000 euroko aurrekontua dute; ordainetan, jabeek, lursailak udalari eman beharko dizkiete.

Bizilagunek salatu dute zortzi hilabeteren ondoren hau dela agintaritzaren partetik jasotako erantzun bakarra: Hesi altuagoa herriko paseorik garrantzitsuena mozteko.

Puntetarako eta farorako bideek itxita jarraitzen dute negutik. Egoerari konponbidea emateko aldarria luzatu nahi izan dute, beste behin, San Pedroko herritarrek, mural baten bitartez honako honetan.

Ondartxo bidea zabal dezaten eskatzeko manifestazio "zaratatsua" egin dute gaur San Pedron. 20:00etan frontoitik abiatu eta pasealekura arte joan dira kazola, danbor eta txindatek markatutako erritmoan.

San Pedroko herritar talde batek sinadura bilketa bat jarri du martxan "Bideak ireki" lelopean, formalki eskatzeko bideetan beharrezko konponketa lanak egin eta ireki ditzaten, herritarrek "arnas hartu" ahal izateko.

Puntetarako eta farorako bidea ireki dezaten eskatzeko kontzentrazio zaratatsua deitu dute sanpedrotarrek. Elkartzea ostiralean izango da, 20:00etan, herriko biribilgunean.

Atzo, asteartea, herri batzarra egin zen Herriko Plazan puntetarako eta farorako bidea zabal dezaten eskatzeko. Ostiral honetan aldarrikapenari jarraipena eman nahi diote sanpedrotarrek, 20:00etan frontoitik abiatuko den manifestazio batekin.