
Azterketa teknikoa izan dute gaur bihar Jaizkibelgo igoeran parte hartuko duten autoek. Hainbat pertsona hurbildu dira Oreretara, bihar ikusiko dituzten autoak miatzera.

Askotan parte hartu dute Jaizkibelgo Igoeran Patxi eta Aitor Hoyos aita-semeek. Aitak 35 urte inguru eman ditu rallyen munduan, eta 2012tik haren bolantea darama semeak.