
Moda desfilea antolatu du Errenkoaldek eta horren barruan, Errenteria-Oreretako hamahiru establezimenduk neguko tendentzien erakustaldia egingo dute.

Pasaiako Udalak eta Laurak Bat elkarteak lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute tokiko merkataritza indartzen jarraitzeko.

Errenteria-Oreretako 18 eta 35 urte arteko gazteei begirakoa izan da azken kanpaina hori, gazteek herrian erosteko ohitura sustatu asmoz.

Errenteria-Oreretako hiru saltoki saritu ditu ganberak aurten: Hache Boutique denda, Osina Ekogunea, eta Herboristeria Paki.

Errenteria-Oreretaren suspertze ekonomikoan eragitea du xede Bizi Errenteria kanpainaren barruan, udalak epe laburrean abiatuko duen hirugarren bonu kanpainak.

Bizi Errenteria programaren dinamizazioaren barruan antolatu duten ekintzetako bat da.

Abian da Errenteriako Udalak Bizi Errenteria programaren barruan antolatu duen erosketa bonuen kanpaina.

Askotarikoa, zabala eta kalitatezkoa. Horiek dira koronabirus garai berezirako udalak atondu duen udako kultura programazioaren osagai nagusiak. 40 ekintza guztira, eta denak deszentralizatuak.

U-30 greba orokorraren giroa suma daiteke kalean. Haren aldeko pankarta eta kartelak ugariak dira kaleetan, ugariak diren bezala harekiko atxikimendua adierazi duten Errenteria-Oreretako lantegietako enpresa batzordeak.

Itsasgora, euri zaparrada mardul eta etengabeak, eta zero kota. Hiru faktore horiek bat egin zuten atzo eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri Txiki eta Foru Plazan urak gainezka egin zuen. Fanderia inguruan ere izan dira kalteak.

Oarsoaldeko lau udalek, Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta saltokietako erakusleihoak nahiz establezimenduak apaintzeko lehiaketa antolatu dute. Maiatzaren 8a da izena emateko azken eguna.

Herriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduak kokatuko dituen mapa erakutsiko du Bizi Errenteriaren webgunean.

Egitasmoa datorren urteko urtarriletik aurrera jarriko badute ere martxan, saltoki oiartzuarretan informazioa eskuratu daiteke dagoeneko.

Errenteriako Udalak erosketa bonuen bigarren kanpaina abiatuko du laster, eta horren harira, oraindik ere Bizi Errenteria programarekin bat egin ez duten establezimenduei atxikitzeko eskatu die.

Irun Lab sormen pilulen ekitaldi berri bat aurkeztu dute gaur goizean Miguel Angel Paez Merkataritza eta Garapen Eonomikoko delegatuak, Xabier Danboriena Menaje Kolon dendako arduradunak, Sonia Parada ETH hoteleko ordezkariak, eta Ana Alzola eta Monica Gonzalez artistek. Irungo saltokien eta bertako sortzaileen arteko elkarlana bultzatzea, zerbitzu eta produktu berritzaileak eskaini ahal izateko da Irun Lab iniziatibaren helburu nagusia.