
Hilaren 26ean 84 urte beteko dira Gernikako bonbardaketa izan zenetik. Euskal Gozogileak federazioak bertako gozogintza aintzatetsiko du urteurrena gogora ekarriz.

Salva enpresako langileek gaur egin dute lehen lanuztea, eta bigarrena abenduaren 11rako iragarri dute. Zuzendaritzaren hainbat erabakirekin ez daude ados.

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du Gi-636 errepidean bide eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko behin-behineko neurriak hartuko dituela.

Kaleratzeen kontra eta KPIaren araberako soldata igoera eskatzeko bigarren mobilizazioa egin dute gaur Errenteria-Oreretan.

Gaintxurizketako lantegiko enpresa batzordeak deituta, Grosen egin dute elkarretaratzea. Kaleratzeak salatu dituzte, eta KPIren igoera eskatu.

Aste honetan, txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egingo dituzte Gaintxurizketan dagoen enpresako langileek.