
Hamazazpi urteko ibilbide arrakastatsua osatu ondoren, goi mailako lehiaketa utzi du Ander Elosegik. Lau Olinpiar Jokotan izan da, bitan laugarren izanik. Munduko eta Europako txapelketetan ere hainbat domina lortu ditu, beti onenen pare egonik. Ate berri bat ireki du orain: lan munduan murgildu da. Hori bai, piragua alboratu gabe.



Iragan asteburuan Trintxerpen lehiatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Eskola Jokoen piraguismoko bigarren proba. Pasaia Kayak hirugarren sailkatu zen taldekako sailkapenean.


Santiagotarrak Kirol Elkarteko lau piraguista lehiatuko dira gaur Liptovsky-Mikulas herrian (Eslobakia) egiten ari diren Gazte eta 23 urtez azpikoen Europako Slalom Txapelketan. Jokin Sanchez Gazte Mailan ariko da eta Ekhi Diez, Telmo Olazabal eta David Perez, 23z azpikoetan.