
Konstantzia bandaren laguntzarekin egin dute desfilea batelerek. Ondoren, estropada egin dute eta azkenik dantzan eta abesten aritu dira.

Lehia bizia egon den arren, elkartasuna izan da desafioko garaile nagusi. Donibandarrek zumaiarren aurka lehiatu dute aurtengoan, eta zenbait proba egin dituzte: igeriketa, lokotxak, ergometroa, ingudea, edota sokatira.

Atzo hasi ziren santioak, eta Gaztelutxoko igoerarekin ekin diote bigarren egunari. Ondoren, arrantzalez jantzi eta kantu-jira egin dute donibandarrek.

Atzo hasi ziren santioak Donibanen. Xatur Telletxea izan zen protagonista: Santa Ana baselizako ordularia zaintzen duelako aitortza egin zioten, hark bota zuen festak hasteko txupina.

Gaurtik eta hilaren 31ra bitartean, Donibaneko santioak izango dira. Gaur jaurti du txupina Xatur Telletxeak, eta suziria piztearekin batera, sanjuandarrak zortzi eguneko festa giroan murgildu dira.

Itziar Aizkorreta Arruabarrenari eta Jose Luis Etxarri Gereñori aitortza egin zieten atzo Aiton Amonen Aterpean. Ikurrina igo zuten.

Pasaiako Udala haur eta nerabeen parte hartzea sustatzen ari da Eskubidean planaren bidez. Herriko ikastetxeetako ikasleek hainbat gai proposatu eta landu dituzte aurtengo ikasturtean.

Pasaiako Udalak ekitaldi berezi bat egingo du San Pedroko Herriko plazan aurtengo jaiak aurkezteko, 12:00etan.

Atzo hasi ziren Donibaneko santioak. 1999an eta 2014an Kontxa irabazi zutenek izan zuten festak hasteko ardura eta ohorea.

Gaur hasiko dira Donibaneko Santio Festak. Emakumeen lehen Kontxa, eta oraingoz gizonen azkena dena irabazi zutenak omenduko dituzte.

Santioek trafiko eta aparkaleku aldaketak eragingo dituzte Donibanen, hilaren 24tik 31ra. Bizkaia plazan aparkatzeko baimenak ere eska daitezke, jaietan erabiltzeko.

Eskubidean planaren baitan, gazteek herrirako dituzten proposamenak egiten dituzte. Horren baitan, kukaña egingo dute Donibaneko festetan. Hilaren 28an izango da, 16:30ean, Santiago plazan.

Uztailaren 27an San Pantaleon eguna ospatuko da Donibanen. Sardina postuak jartzeko eskaerak aurkezteko epea hilaren 23tik uztailaren 7ra bitartean izango da.

Santa Ana Egunari lotutako hainbat ekitaldi izango dira gaur santioetan. Gauean, berriz, 'Txikiteroen ahotsak' ikus-entzunezkoa.

Hirigune historikoan eta Bizkaia plazan erroldatuta dauden bizilagunek bakarrik aparkatu ahal izango dute bertan.

Igandean hasiko dira Pasai Donibaneko jai handiak. HITZAk egitarau osoa biltzen duen gehigarria argitaratu du.

Gogorarazi dute, halaber, 16 urtetik beherakoek ezin dutela parte hartu sokamuturrean. Jaien trafikoari buruzko argibideak ere eman dituzte.