
11:00etan abiatuko dira Izan bidea dinamikarekin bat egiten duten bizilagunak San Pedrotik. Lezotik 13:00etan pasako dira.

Elkarretaratze guztiak 17:00etan izango dira, Meipitik, Gernika plazatik (bertan bat egingo dute trintxerpe eta sanpedrotarrek) eta Gure Zumarditik abiatuta.

Arrasaten gaurko Sare Herritarrak deitua zuen mobilizazioa bertan behera uztea erabaki zuen atzo, azken asteetan jasotako presioa eta manipulazioaren aurrean. Horren ordez, Euskal Herriko herri guztietara eraman du euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediaren aurkako salaketa dinamikak, hasierako protesta, hamaika aldiz biderkatuz.

Euskal Herri osora zabalduko du Sare Herritarrak 'Bizitza osorako zigorrik ez!' aldarria. Pasaitarrak larunbatean elkartuko dira, 12:00etan, Donibaneko Santiago plazan.

Errenteria-Oreretan 13:00etan izango da elkarretaratzea Herriko Plazan eta Sarek bertan parte hartzera deitu ditu herritar guztiak.

Espetxea eta eritasunaren gordina nola bizitzen den azaldu nahi du Lander Garro oreretarrak zuzendu eta Sare Herritarrak eta Gasteibeltza produktorak ekoitzi duten film dokumentalak.

Euskal preso eta iheslarien itxaropenari, Oarsoaldeko eta Bidasoko kaleak lepo betez erantzun diote herritarrek. Ez pandemiak zaildutako testuinguruak, ezta Filomenaren mehatxuak ere, ez dute saihestu euskal preso eta iheslariei elkartasun besarkadarik beroena helaraztea espetxe bakoitzera eta deserriko azken muturrera.

Manifestaziora deitu du larunbatean. 17:00etan abiatuko da Zumarditik.

Euskal Preso, iheslari eta deportatuen eskubideak berrezartzeko bidearekin bat egiteko mobilizazioak deitu ditu Sare Herritarrak 200 leku baino gehiagotan.

Hilaren 26an, larunbata, egin du hitzordua Sarek 17:30ean Agirre Lehendakariaren plazan.

Santiago plazatik abiatuko da martxa, maiatzeko lehen igandean. Tontorrean hamaiketakoa jan eta suziriak botako dituzte aldarri gisa.

Done Eztebe plazatik Sorondoraino pausoak eman dituzte Joanes Larretxea presoaren nahiz euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko.

'Ibilian-ibilian, etxerako bidean' kanpainan antolatutako martxa egingo dute igandean, 11:00etan San Pedrotik hasi eta Lezora arte, badia inguratuz.

Ehunka izan ziren joan den larunbatean Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen defentsan deitutako mendi tontorretako iniziatibarekin bat egin zutenak.

Bidea izango dira beste behin ere, hamarnaka herritar. Zehazki, euskal presoak etxera ekarriko dituen bidea.

Pasaitarrak Donibaneko plazatik aterako dira 8:30ean, Sareren 'Izan bidea' dinamikarekin bat egiteko. Milaka pertsona Euskal Herriko 650 mendi ezagunenetara joango dira.

Argazki bidez eskatuko dute euskal errepresaliatuen etxeratzea, konponbidean, bakean eta elkarbizitzan urratsa aurrera egiteko ezinbestekoa baita preso eta iheslarien korapiloa askatzea dinamikak behin baino gehiagotan adierazi duenez.

Sare Herritarraren hurrengo hitzordua, larunbatean da. Izan Bidea dinamikaren barruan Aldura eta Urdaburu mendi tontorretara igoko dira euskal presoak etxeratzea eskatzeko.

Euskal presoen giza eskubideen alde aritu ziren eskubaloian larunbatean Orain Presoak iniziatibaren barruan. Izan ere, handball erakustaldia egin zuten Zumardian.

Zumardian egingo dute erakustaldia 10:00etan hasita. 13:00etan berriz, argazki erraldoia egingo dute.