
Batzarrera deitu du gaur arratsaldean EH Bilduk. Azken asteburuetan, herrian gertatzen ari direnak kezkatuta bildu dira Karlos Saldise plazara, aurreko asteburuko egoera bezalakoak ez errepikatzeko irtenbide bila.

Egungo egoerak kezkatuta, auzotar talde batek, auzokoak saretzea eta babeserako zein elkartasunerako iniziatiba abiatzea erabaki zuen Gaztañon pasa den hilaren 15ean. Orduz geroztik, 114 bizilagun daude saretuta berariaz sortutako whatsapp talde batean.