
Jesusen Bihotza erresidentziako egoiliarren senideek, Duintasuna Pentsiodunen elkarteak eta egoitzako langileek egoitzaren egoera larria agerian jarri dute eta babesa eskatu diote udalari kalitatezko zaintza bermatzeko lehenbailehen.

Zaintza, zahartzaro duina, eta kalitatezko zerbitzu publikoen alde borrokatzen jarraituko dute kalean. Gaurko protestan, Jesusen Bihotza egoitzako senideekin hartu du kalea Duintasuna elkarteak.

Langileek dituzten baldintza prekarioek eragina dutela euren senideen zaintzan adierazi dute. 174 gutun eraman dituzte Eulen Sociosanitario antegiuak Donostian dituen egoitzara, baina atea itxi eta gutunak jasotzeari uko egin diola salatu dute.

Pasaiako segadan hildako lauren senideek 41 urte eta gero lortutakoarekin "pozik" baina "berandu iritsi" izanaren garraztasunarekin hitz egin dute, Eusko Jaurlaritzak haien senideak motibazio politikoko biktima gisa aitortu ondorengo lehen agerraldian.

Agerraldia egin dute gaur Sanmarkosene adinekoen egoitzako egoiliarrek eta senideek bizi duten egoera salatzeko.

Ostegunean deitu dute batzar irekira egingo dituzten hurrengo urratsak adosteko eta egungo informazioa emateko.

Kalte pertsonalik ez zuen jazo Arrietaren lagunak, eta taxian egin zuen espetxetik etxerako bueltako bidaia.

Hildakoak oroitzearekin batera eta merezitako agurra eta omenaldia eskaintzearekin batera, haien senide eta gertukoei babesa erakustea, debekatutako besarkada eta muxuen garaian, elkartasun kolektiboa helaraztea izan zuen helburu ekitaldiak.

Ekitaldi xumea eta laikoa izango da, kide bat galdu duten familiei begirakoa, eta parte hartu ahal izateko, ostirala —hilak 10— baino lehen jarri beharko da aurrez harremanetan udalarekin 943 449 611 telefono zenbakira deituta 08:00etatik 14:00etara.

COVID-19ak edo pandemia garaian hildakoei eta haien gertukoei omenaldi ekitaldia eskainiko die udalak, horretarako baldintza egokiak ematen direnean.

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza zaharren egoitzetako erabiltzaileen senideek eta Duintasunak egoera salatu dute, eta egoera hobetzeko mobilizazioak iragarri dituzte.