
Ohi bezala, lau barrutietan izango dira haurren eskutitzak jasotzeko, argazkiak ateratzeko eta elkarrekin kantatu eta dantza egiteko.

Trintxerpeko Korkoiburuek eta barrutiko eragileek egitarau zabala ondu dute euskara goratzeko. Ospakizunen epizentroa Gudari plazako karpa izango da.

Antxoko, Donibaneko eta San Pedroko inauterien ajea pasata, Trintxerpekoak hilaren 7tik 9ra bitartean ospatuko dira. Barrutiko eragileek programazio zabala ondu dute.

Trintxerpeko Korkoiburuek eta barrutiko hainbat eragilek egun osoko programazioa ondu dute, elkarlanean. Karpa nagusia Gudari plazan kokatuko dute.

Udalak Esnabideko zenbait gune asfaltatuko ditu, bi fasetan. Lehena gaurko 22:00etan hasiko da, barrutiko biribilgunean. Aurreikuspenen arabera, biharko 06:00ak baino lehen bukatuko dituzte jarduketak.

Pasaiak bat egin du Musikalean egitasmoarekin. Bihar Juanje Neirako trikitilariek aterako dute musika kalera. Ostiralean txistularien txanda izango da.

Trintxer Mendi Taldeak probaren XXXII. ekitaldia egingo du. Mendizaleak 08:00etan irtengo dira, Trintxerpeko azokatik. 14:30ean bazkaria egingo dute, Trintxer elkartean.

Trintxerpek lekukoa hartuko die aste honetan Antxori, San Pedrori eta Donibaneri. Trintxerpeko Jai Batzordeak gustu eta publiko guztietarako proposamenak ondu ditu. Programazio osoa, albistean.