
Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatuko duten diru sarrera nahikoak bermatzeko eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura bilketa hasi du Duintasunak.

Iztieta eta Beraungo anbulatorioetan kalitatezko osasun zerbitzu publikoa exijitzeko bildutako 10.000 sinadurak aurkeztuko dituzte egun horretan Iztietako anbulatorioaren harreran.

Sinadura bilketa egiten ari dira Iztietako anbulatorioan Osasun Sailak ezarritako murrizketak salatu eta kalitatezkoa eta duina den zerbitzua berrezartzea eskatzeko. Hilabete osoan zehar jasoko dituzte sinadurak, goizez.

Estatuan bizi diren 500.000 atzerritarren egoera erregularizatzeko Herri Ekimen Legegilea jarri dute martxan. Larunbat goizean Niesseneko plazan egongo dira sinadurak biltzen, 11:00etatik 13:00etara.

Iniziatiba politikoari bultzada emateko pertsonen bila irtengo da kalera, eta euren oinarri politikoak biltzen dituen manifestua sinatzeko aukera egongo da. Manifestua sinatzeak iniziatiba politikoan parte hartzeko eta kolaboratzeko "ateak irekiak" utziko dituela adierazi dute. Horrela, hiru mahai jarriko dituzte hiru auzotan.

Gaur eta hilaren 9an (astelehena) egingo dituzte sinadura bilketak Urmendiko sarreran, ikastetxeen inguruetan eta kiroldegian.

Batzarrera deitu dute auzo elkarteek, Oreretako Mugimendu Feministak, Bilgune Feministak eta Duintasunak; astelehenean izango da 19:00etan Reina aretoan.

Adinberri eraikinaren obrak "aparkaleku arazoak" ekarri dituela salatu du herritar talde batek. Ostiraletik igandera egongo dira sinadurak biltzen Euskadi Etorbideko 15. zenbakian.