
Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.

Leonorren lankide zirenek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Antxon. Justizia exijitu dute, baita hiltzailea "legearen pisu guztiarekin zigortzeko" ere.

SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldeak deituta, haien lankide zen emakumearentzat justizia eskatzeko mobilizazioa egingo dute bihar. Lanagatik bertaratu ezin direnei etenaldi bat egitera deitu diete.

SOS Arrazakeria Errenteria-Oreretako etxeko langile migranteen aholkularitza zerbitzuko teknikariek agerraldia egin dute gaur. Josepa Antoni Anitzenean duten egoitzan egin dute agerraldia, urteko balantzea aurkezteko, zehatz.

Asilo eta migrazio politikek eragiten duten mugetako indarkeria salatzeko kaleak hartu dituzte ehunka bizilagunek, Trintxerpetik Donostiara.

Iaz hasi ziren etxeko langileak langabezia ordainsarirako kotizatzen, baina eskubide asko bermatu gabe dituzte oraindik. SOS Arrazakeriak salatu du dagokiena baino 800 euro gutxiago kobratzen dutela hilean.

Zaintza lanetan aritzen diren emakume migratzaileek jasaten duten diskriminazioa eta egoera sei argazkitan islatu du SOS Arrazakeriak. Astebetez ikusgai izango da.

Azaroaren 20an bertako eta azken urteetan kanpotik etorritako familiak elkartu nahi dituzte, bazkari batean. Sos Arrazakeriaren arabera, "zurrumurru, aurreiritziak eta estereotipoak gainditu eta gizarte kohesionatuago bat" lortzea du xede egitasmoak.

700dik gora lagunek egin dute bat Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako XXV. Martxarekin. Trintxerpetik Donostiara eman dituzte pausoak.

SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldearen ekimenez, etxeko lanaren gaineko jardunaldia egiten ari dira Merkatuzarren. Mugimendua indartzea dute asmo.

Migratzaile gazteentzat enplegua mugikor bidez nola topatu ikasteko tailerrak egingo dituzte Orereta-Errenterian.

SOS Arrazakeriaren XXVI. martxa Trintxerpetik abiatuko da, 'Hilmugak. Mugetako indarkeriaren aurka' lelopean.

Izan zaitez Harrera! proiektua aurkeztuko du datorren asteazkenean Emakumeen Etxean antolatu duen online mahai inguruaren bidez SOS Arrazakeriak.

SOS Arrazakeriak eta Oarsoaldeko Mugimendu Feministak erresistentzia kutxa bat martxan jarri dute, egoera irregularrean dauden etxeko langileei laguntzeko.

Arrazakeria eta xenofobia oinarrian dituen diskriminazioaren gainean arituko den tailerra antolatu du SOS Arrazakeriak.

Arroza kozinatzeko hamaika modu daudela eta denak aberasgarriak direla erakutsiko dute, osagarri eta beharrezko, aniztasun kulturala beharrezkoa, eta aberasgarria den moduan.

Munduko Arrozak egingo du SOS Arrazakeriak igandean. Hamasei herrietako ordezkariak eta sei elkarte arituko dira arroza prestatzen.

Zirizan 'Ongi etorri errefuxiatuak' erakusketa ikusgai dago; asteburuan Antxora eramango dute.

Bi hitzaldi eta tailer bat antolatu ditu SOS Arrazakeriak lan eta sexu esplotazioaz hausnartzeko.

Atzerritarrak eta bertakoak hurbildu nahi dituzte, elkarezagutza sustatu aurreiritziekin maitzeko. Hori bilatzen du Bizilagunak Iniziatibak.