
Mozioa aurkeztu dute sozialistek trantsizio energetikoaren arloan "ekintza zehatzak" exijitzeko.

Tokiko elikagaien salmenta dinamizatzea du helburu jardunaldi horrek; 09:00etatik 12:00etara.

Azokaren ateak 09:00etan zabalduko dituzte eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Tokiko produktuen salmenta dinamizatzea da helburua.

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen bidez egin du eskaintza hori.

Hitzarmenaren helburua, diseinuaren sektorea profesionalizatu eta lehiakortasuna hobetu nahi dute, bide horretan Agustinak Zentroak eskaintzen dituen baliabideak erabilita.

Bizi Errenteria bonu kanpainaren ekitaldi berria jarriko du martxan astelehenean Errenteriako Udalak. Udalerrian erroldatuta dauden 18 eta 35 urte arteko gazteei begirakoa da.

Ia miloi erdi euro bideratu du udalak kanpainara, 468.000 euro zehazki, herriaren eta herritarren suspertze ekonomikoa sustatzeko.

Askotarikoa, zabala eta kalitatezkoa. Horiek dira koronabirus garai berezirako udalak atondu duen udako kultura programazioaren osagai nagusiak. 40 ekintza guztira, eta denak deszentralizatuak.

Gizarte zein kultur eragileekin elkarlanean, herriari bizia eman, elkar zaintzen jarraitu, eta zentzu zabalenean herri egiteko asmoa duela abiatu berri duen iniziatibarekin dio udalak.

Gurutzegrama komertziala iniziatiba abiatu dute Errenteria-Oreretako 37 establezimenduk.

Hirugarren dinamizazio kanpainaz gain, beste ekintza bat jarri du martxan udalak Bizi Errenteria Iniziatibaren barruan. Ile-apaindegiak eta liburu dendak batu ditu horretarako.

Garrantzitsuak dira tokiko establezimendu horiek herria bizirik mantentzeko, eta hala izan dadin, ezinbestekoa da herritarrek bertan eros dezaten.

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko ordezkariak iragarri zuen ez zuela utziko hizkuntza auziengatik inor baztertzen. Gipuzkoako 36 udalek kontratazio publikoetan euskarari buruzko baldintza batzuk eskatzea erabaki dute; urtarrilean eman zuten horren berri. Lehenago, urrian, diputazioak jakinarazi zuen asmo bera. Ikertu egingo zuela esan zuen Urkijok. Delitu «zantzu argiak» sumatzen zituela enpresei euskarari buruzko ezagutzak eta baldintzak eskatze horretan. BERRIAk jakin ahal izan du Gipuzkoako bi udalek hartutako erabakiei helegiteak jarri dizkiela Espainiako Estatuko abokatuak. Euskarari lehentasuna emateko erabakiekin legea urratu delakoan jo du estatuko abokatuak udalen aurka. Oraingoz, Anoetan eta Lezon jaso dute helegitearen berri.