
Herri dira. Berriro erakutsi dute hori errenteriar oreretarrek kuadrillen egunean, sare sendoa eraiki dutela, baita festarako ere. Palestina eta txosnak gogoan izan ditu marea arrosak.

Antxok gune berri bat izango du datozen sanferminetan, Ibaiondoko zabalgunean: Papineko Gazteriaren txosna. 150etik gora gaztek bat egin dute, jaiekin lortutako dirua urtean zehar inbertitzeko.

Txosnan nor eta noiz ariko diren antolatzen hasi dira. Txandak egiteko jendea behar dute.

Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Hatzamarkak txosna jarriko dute xanistebanetan. Oraindik txanda batzuk falta dira kubritzeko; harremanetan jartzeko eskatu dute.

Trintxerpeko Korkoiburuen txosna bueltan izango da datorren uztailaren 14tik 17ra bitarte, eta txandak betetzeko jendea behar dute.