
3 eta 16 urte bitarteko Oarsoaldeko gazteek 35 kirol jarduera baino egiteko aukera izango dute aurtengo udan. Izen emateak irekita daude jada.

Bi txandatan eman daiteke izena. Udalekuak bitartean Baliarrain-Zaldibia-Ataun-Idiazabal bidea egingo dute, bederatzi egunetan.

HABEren azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak prestatu ditu Oarsoaldeko AEK-k uztail eta irailerako.

Igeriketa, padela, tenisa, kirol kampus eta dance aktibitateak antolatu dituzte umeetarako.

Udako kultur eskaintzak iazkoak baino astebete gehiago iraungo du. Ekitaldien nolakotasunean ere aldaketarik bada, esparru gehiagotara zabaldu dituztelako. Lezoko sortzaileak, present.

Uztaileko eta abuztuko asteazkenetan bi irteera egingo ditu Tren Berdeak Arditurrira joateko, 10:00etan eta 11:15ean. Adinaren araberako prezioak ezarri dituzte.

Abuztuan zehar, hainbat egitasmori esker, are erakargarriagoa izango da Oiartzungo uda. Hizkuntza, paisaia, historia, abentura... Oso-osoa da herritarrek duten aukera.

Oarsoaldeko lau udalek Uda 2020 Kirol Kanpaina prest dute bederatzigarren urtez. Elkarlanaren helburua, lau udalek dituzten baliabideak modu eraginkorrenean erabiltzea da eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea.

Itsasoarekin harremana duten jarduerak nabarmentzen dira eskaintzan

Uda kirol kanpainaren barruan, 3-16 adin tartekoek eta 16tik gorakoek 35 jardueraz gozatzeko aukera izango dute uda aroan.

3-12 adin tartekoei begirako udako aisia egitasmoaren izena emateko epea hilaren 30era arte izango da zabalik.

Pasaiako Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoek ordutegiak aldatuko dituzte hilaren 28tik irailaren 7ra bitartean.

UEMAren kanpainaren bitartez bisitariekin harremana duten sektoreetako establezimenduetan euskararen presentzia areagotuko da.

Irailaren 7ra arte luzatuko da herriko kirol eta aisia instalazioaren udako eskaintza. Ondoren, mantenu lanak egingo dituzte.

Astelehenean egingo dute San Joan egunaren bezperako sua, Gurutze Santuaren plazan. 30 dantzari inguruk parte hartuko dute bertan.

Uda gainean da, eta Pasaiako lau liburutegiek udako ordutegia izango dute hilaren 23tik irailaren 5era bitartean.

Datorren astelehenean, hilaren 16an, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal igerilekuetan, eta irailaren 7ra arte luzatuko da bietan.

Nekaturrek nekazalturismo, landa-etxe edo landa-apartamentuen udako prebisioen gaineko datuak eman ditu.

Ereintzak eta Munttarpek ondutako udako eskubaloi campusa ekainaren 23tik uztailaren 4ra izango da. Izen emateak ekainaren 2a baino lehen egin behar dira.

Irailaren 10era arte izango du udako ordutegia herriko igerilekuak. Berdegunea eta ur jolasen eremua ordura arte zabalik dira.