
Euskal Musikaren Astea hilaren 17tik 25era ospatuko da, 13 emanaldirekin. Aurtengoa, gainera, ez da nolanahiko Musikaste izango, bere antolatzaile den Eresbil Fundazioak 50 urte bete baititu.

Gurekin Auzo Elkarteak antolatuta, hilaren 30etik maiatzaren 5era arte ospatuko dira Iztieta eta Ondartxoko jaiak.

Pontika auzoan egingo du diana igandean —hilak 11—. Herriko plazatik abiatuko dira txistulariak 09:00etan, eta handik Pontika aldera egingo dute.

Emanaldiz jositako hilabetea antolatu dute txistulariek. Igandean hasiko dira 09:00etan, eta diana Pontikako kaleetan murgilduko da.

San Sebastian egunaren harira, Udal Txistulariek urtarrileko kontzertua antolatu dute iganderako, hilak 23, 12:30etik 13:15era Madalenaren Basilikan.

Udal Txistulari Bandak kontzertu berezia emango du igandean, udaletxeko arkupetan. San Sebastian Egunaren hurbiltasuna dela eta, Gipuzkoako hiriburuari egindako kantak joko dituzte. Koldo Mitxelena ikastetxeko danborradarekin batera emango dute kontzertua, 12:30etik aurrera.