
Maiatzaren 28ko Udal hauteskundeetarako prestatu duen hautagaitza aurkeztu zuen atzo PSE-EEk. Isaac Palencia zerrendaburuak Errenteria berriz ere gidatzeko "taldea, eskarmentua, proiektua eta anbizioa" badutela esan zuen.

Gaur goizean aurkeztu du orain arteko alkateak berrautaketarako hautagaitza. "Pasaia berdin eta askeago bat" promestu du.

Programa "ahalik eta anitzena" osatu nahi dute. Horretarako, lau saio ireki egingo dituzte datozen hiletan, "herritar guztiei bizimodu duinak bermatzeko politikak eta proiektuak" garatu ahal izateko.

EH Bilduk bilera irekiak egingo ditu barrutiz barruti bizilagunekin, bertatik bertara bizitoki bakoitzaren premiak ezagutzeko.

Jada hamaika urte bete dira koalizio subiranistak alkatetza lortu zuenetik. Orduan hasitako "bide eder" horren inguruko gogoeta egin nahi dute herrikideekin.

Errenteriak, lehenengoz bere historian, emakumezko alkatea du gaurtik. Aizpea Otaegi Mitxelenak gaur hartu du kargua. Ezustekorik ez zen espero gaurko udalbatza berriaren osaeran.

Errenteria-Oreretako 30.640 herritar daude deituak gaur bozka ematera, aurreko udal hauteskundeetan baino 360 herritar gutxiago, hamabost auzoetan banatutako 48 hautes mahaietan.

Udal hauteskunde kanpainaren barruan Agustinetako auzotarrei proiektu berriak azalduko dizkie Aizpea Otaegi EH Bilduren alkategaiak.

Emantzipazioaz, etxebizitza ereduaz, gazteez eta prekarietateaz aritu da gaur EH Bildu. Agerraldia egin du gaur goizean koalizio subiranistak Errenteriako Udalak martxan jarri duen etxebizitza komunitarioaren aurrean, eta emantzipazio politikak bultzatzea lehentasuna dutela esan du.

Hauteskunde kanpaina azken astean sartu da eta alderdiek jarraitzen dute ekitaldiak antolatzen han eta hemen.

Hauteskundeetarako zerrendak osatu dituzte PSE-EEk, EH Bilduk, EAJk, PPk, Ezker Anitza-IUk eta Podemos-Aliantza Berdeak.

Zintzotasuna emateko eta "pasaitarren eta elkarte-mugimendu osoaren eskura egiteko prest" agertu da Alfagame, "pasaiako langileen oraina eta etorkizuna elkarrekin ehuntzeko".

"Ilusioz eta arduraz" hartuko duela Errenteriako alkategai izateko alderdiaren eskaera esan du EAJren zerrendaburuak.

Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobagoko herritarrek bozkatu ahal izango dute. Hautesle erroldan izena emateko azken eguna urtarrilaren 15a izango da.

2023ko udal hauteskundeetarako aurkeztutako hautagai bakarra izan da. Gehiengoaren alde egingo duen gobernu bat osatu nahi du, eta bere helburu nagusia "EH Bilduren eta alkatearen aldetik Errenteriak pairatzen duen utzikeria gelditzea" dela adierazi du.

Erdialdean, Olibeten, Gabierrota-Fanderia-Lartzabalen, Gaztañon, Alabergan, Agustinetan, eta Pontikan izan da lehen indarra koalizio subiranista.

5.273 boto jaso zituen alderdi sozialistak atzo eta bigarren indarra izaten jarraitzen du, EH Bilduk baino hiru zinegotzi gutxiagorekin eta 1.668 botoren aldearekin. Balorazioa egin du hauteskundeen biharamunean.

Hauteskundeen biharamunean bertan, emaitzak bero-bero direla egin du balorazioa Elkarrekin Podemos koalizioak. Gazi gozoa.

Udalbatza berriaren osaketa, honakoa: EH Bilduk 9 zinegotzi; PSE-EEk 6; EAJk 3; eta Elkarrekin Podemosek 3.

0,82 puntuan igo da Espainiako Gobernuak 18:00etan eman dituen datu ofizialen arabera; bozkatzera deituta zirenen %49,30 herritar hurbildu dira hautes eskoletara, 2015ean, %48,48 izan ziren.