
Oiartzungo Wikiemakumeak taldea jo eta su ari da biografiak osatzen, fitxaketa berriekin. Herriko gizon eta emakumeen biografien artean parekidetasuna lortu dute. Ez dute geratzeko asmorik.

Wikipedian emakumeen presentzia handitzea helburu duen egitasmoaren berri emango dute hilaren 23an. Marisa Barrena gonbidatu dute.

Oiartzunen lau emakume elkartu dira, ‘Emakumeak bistaratzen, Wikipedian’ proiektuaren bueltan. 22 biografia egin dituzte, emakumeenak, beraien bizitzan zehar egindako lana ikusarazteko.

Oarsopedia Herritar Lantaldea jarri dute martxan. Euskarazko Wikipedia Oarsoaldeko eduki bereziekin hornitzea eta tokiko editoreen komunitatea sortzea dute helburu.

Euskal Herriko bizileku txikien gaineko ‘online’ dokumentazioa elikatzeko ahalegina da Wikikunde. Euskarazko Wikipedian ezaguera hori jasotzea euskal kulturaren berme izan liteke gerora.

Oarsopedia taldea sortu dute, eskualdeko gaiekin lotutako eduki libreak sortzeko. Gainera, WikiLovesMonuments mundu mailako lehiaketaren barruan, Oarsopedia Saria antolatu du estreinakoz.

Uztailera arteko egutegiaren berri eman du Wikipedia elikatzeaz arduratzen den taldeak. Hilean behin elkartuko dira horretarako.

Haur eta gaztetxoentzako wikipediako 100 musika tresna ingururen informazioa osatu dute. Udan hasi ziren elkarlanean.