



Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak eta Kasino Zaharrak 60 urtetik gorakoentzako xakearen hastapenei buruzko bigarren ikastaroa antolatu dute. Bazkideek eta Marlaxkako kideek ez dute ezer ordaindu beharko, gainontzekoek 10 euro baino ez. Kasino Zaharrean egingo dute, hurrengo hamar asteazkenetan.

Hondarribia-Marlaxka xake elkarteko taldeek asteburu "kaxkarra" izan dute, euren hitzetan. A taldeak Eibarren kontra berdindu zuen Kasino Zaharrean (2-2) eta lidergotik urrundu da. Hirugarren Mailako E taldeak liga bukatu du eta Bigarren mailara igotzeko kanporaketa jokatuko du.




AGIJUPENS elkarteak antolatuta, finalak Trintxerpeko erretiratuen egoitzan jokatu ziren, hilaren 22an. Sari asko Pasaian geratu ziren.

Hasi dira dagoeneko jubilatuentzako lehen xake saioak. Xakea onura asko dituen jarduera dela adierazi dute.

Xake jaialdi solidarioa antolatu du Marlaxka Xake Klubak iganderako, 11:00etatik 14:00etara, San Pedro kalean. Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak informazioa banatuko du eta bildutako dirua elkarte horrentzat izango da. Marlaxkako maisu gazteen kontra xakean aritzeko aukera izango da.


Gipuzkoako xake ligako Ohoreko Mailako Hondarribia-Markaxka A taldeak 1-3 irabazi zuen larunbatean Arrasaten. Laugarren postuan segitzen dute baina bigarrena bi puntura dute. Azken jardunaldian posturen bat igotzen saiatuko dira baina zaila izango dute. Lehen Mailan jaitsierako bi postuak erabakiko dira eta hautagaien artean Marlaxka B dago.


Gipuzkoako Xake Ligako Ohorezko Mailan aritzen den Hondarribia-Marlaxka A taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Villabonan (1,5-2,5). Laugaren tokian jarraitzen dute hondarribiarrek eta Anaitasuna-Kakute liderrarengandik 2,5 puntura jarri dira. Lehen Mailako herriko ordezkariak, Marlaxka B-k, 2-2ko berdinketa lortu zuen Zarautzen.


