
Materrek koordinatzen duen Itsas Zaintza Sarearen baitan, zortzi itsas hondakin bilketa egin ziren iragan larunbatean. 140 pertsonak hartu zuten parte, eta 215 kilogramo hondakin bildu zituzten.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, bederatzi itsas hondakin bilketa egingo dira Pasaian, Hondarribian, Donostian, Zarautzen, Zumaian eta Deban, 11:00etatik 13:00etara.

Herenegun gauean 47 urteko gizon batek 53 urteko emakumea hil zuela salatzeko egin dute elkarretaratzea Errenteria-Oreretako feministek. Erakundeei zein indarkeria matxistaren konplize diren orori dagokien ardura hartzeko exijitu diete.

Jendaurrean eta aho batez emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera izango duela adierazi du udalak, eta mobilizazioekin bat egin du.

Denboraldi bikaina osatu ondoren, igoerako play-offak jokatuko ditu 'Batelerak' ontziak. Laida Valderrama da patroia, eta «gogotsu» da denboraldiko zita erabakigarriena lehiatzeko.

Emakumeek ETE Ligako azken bandera irabazi zuten larunbatean, eta igoerako play-offetara eta Kontxara begira jarri dira. Gizonek sasoiko azken estropadak eta Kontxa dituzte jomugan.

'Erreka'-k ez du esperotako hasiera izan Eusko Label Ligan. 'Batelerak' hirugarren izan dira asteburuan jokatutako bi estropadetan, eta onenen pare jarraitzen dute. San Pedro seigarren izan zen atzo Zumaian.

ETE eta KAE1 ligetako traineruek sasoiko bigarren estropadak jokatuko dituzte igandean Pasaiako badian. San Juan Koxtapek eta Sanpedrotarrak antolatu dituzte lehiaketak.

Hilaren 14an eta 15ean Eusko Labeleko igoerako eta jaitsierako play-offak jokatuko dira Bermeon eta Portugaleten. Bi ontzi pasaitar itsasoratuko dira: San Pedro eta San Juan. «Ilusioz» eta «gogoz» daude zitarako.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, hilaren 26an, 11:00etan, itsas hondakinen bilketak egingo dira aldi berean Gipuzkoako sei udalerritan, tartean, Pasaian eta Hondarribian.

Urriaren 7an, larunbatarekin egingo dute irteera 12 kilometroko ibilbidea osatzeko.
