
«Ilusioz eta arduraz» ekingo dio gaurko 23:00etan Alabergako danborradak bere ohiko ibilbideari. Aurten, gainera, mugarri izan den erabaki bat hartu dute: danborradaren batzordea sortu dute.

'Zentenarioa'-k mendeurrena beteko du aurten, Joxe Mari Iraolak jaiak harekin hastea erabaki zuenetik. Jairik ez da izango, baina bai egitarau birtuala, eta EMKEk ez du hutsik egingo. Lan handia egin du konfinamenduan.

COVID-19aren osasun larrialdiak EMKE Musika Bandaren bigarren hiruhileko emanaldi egitaraua bertan behera uztea eragin du. Etxealdia, baina, oparoa izan duten zalantzarik ez da, diskoa, dokumentala, erakusketa eta hiru piezen edizioa izan da lan gogorraren emaitza.

Aurtengo madalenetan, duintasunak txupinazoa piztu eta jaiak eztanda egiten duenean, 100. urtez joko du EMKE Bandak Zentenarioa.

Alondegi zaharrean amaituko da, Madalen kalean, eta ez Alfontso XI.a kalean. Gainerako ibilbidea ohikoa izango da.

Interesdunek, Bitxi Kolore dendan eska dezakete, bertan baino ezin da eskuratu eta 5 euroan da salgai.