
San Juan, Hibaika eta Hondarribia Kontxako Banderaren lehian izango ez badira ere, estropada bikaina egin zuten lehen jardunaldian, eta sentsazio on horiei jarraipena eman nahi diete etzi.

Zuri-gorriak finalerdietan izango dira Zierbena menperatu ondoren (6-4). Bihar Pasaiako derbia jokatuko dute Donipariren aurka, 18:00etan.

Hilaren 14an eta 15ean Eusko Labeleko igoerako eta jaitsierako play-offak jokatuko dira Bermeon eta Portugaleten. Bi ontzi pasaitar itsasoratuko dira: San Pedro eta San Juan. «Ilusioz» eta «gogoz» daude zitarako.

Kontxako lehen jardunaldiak erakutsi du Hibaika eta Hondarribia ez direla banderaren lehian izango, baina igandeko sentsazio onei jarraipena eman nahi diete sailkapenean koska bat gora egiteko eta gustura bukatzeko.

'Madalen' ontzia azken aurreneko postuan sailkatu da Kontxako Banderaren lehen igandean. Garaile izan den Arraun Lagunak-etik 33 segundora daude oreretarrak.

'Libia' hamargarren izan da asteburuan jokatutako bi estropadetan, hortaz, koska bat gora egin du lehen bi jardunaldiekin alderatuta. Hala ere, salbazioa puntu batera aldendu zaie.

San Juango gizonak eta San Pedro beren ligetako bigarren txandan finkatu dira, eta 'Batelerek' jaitsierako play-offekiko aldea handitu dute.