
Astelehenetik aurrera, ohiko ordutegian hasiko da herritarrei arreta ematen Zu! zerbitzua. Hori bai, presentziala egin nahi dutenen kasuan, ezinbestekoa da aurretiko hitzordua eskatzea, eta horretarako 010 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek, edo udaletxe sarreran eskatu.

Udalaren arreta leihatila bakarrean egiteko bidean urrats berria egin du udalak. Izan ere Zu! Zure Udala herritarrak artatzeko gunea egokitzeko lanak hasiko ditu udalak astelehenean.

Errenteriako Udalak Kirolaren Aholku Kontseiluari berriro ekin nahi dio, udalerrian dauden kirol beharrak identifikatzeko eta horiei erantzuna bilatzeko. Kontseilua osatzeko herritarrei egin die dei.

Hondakinen Bilketagatiko Tasa, Ibilgailuak Sartzeko Tasa eta Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa ordaintzeko epea zabaldu berri dute, urriaren 3ra arte.

Apirilaren 23an ospatuko da aurtengo San Marko eguna, eta ohi bezala, artisauek postuak jar ditzakete. Eskaerak egiteko azken eguna apirilaren 7a da.

Uztailaren 1 arte ordaindu ahal izango da zerga.

Arratsaldeko zerbitzurik ez du eskainiko irailaren 10era arte Zu! Zure Udala zerbitzuak.

Aurretiko hitzordua telefonoz eskatu daiteke 010 eta 943 449 600 telefono zenbakietan eta udaletxean bertan ere.