Oarso Bidasoko HITZAren 2024ko arraun denboraldiaren atal berezia.
Bertan albisteak, traineren eskifaiak, Arraun Gida deskargatu eta porran parte hartzeko aukera topatuko dituzu.
Oarso Bidasoko HITZAren 2024ko arraun denboraldiaren atal berezia.
Bertan albisteak, traineren eskifaiak, Arraun Gida deskargatu eta porran parte hartzeko aukera topatuko dituzu.
Eusko Label Ligara itzuliko direla ospatu zuten atzo sanjuandarrek, behar bezala. Santiago plaza arrosez tindatu zuten zaleek, lepo beteta utzi zuten.
Datozen bi igandeetako estropadetara joateko garraio publikoa erabiltzera deitu ditu herritarrak Azahara Dominguez diputatuak. Sei linea indartuko dituzte.
Zierbena, Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia eta Kaiku dira zazpi txartelak eskuratu dituztenak. Erreka eta Libia ontziak kanpoan geratu dira.
1924an eskuratu zuten lehen bandera. Mendeurrena behar bezala ospatzeko asmoz, egun osoko egitaraua prestatu du Matxet elkarteak irailaren 14rako.
Euskotren Liga bukatutzat emango dute asteburuan Zarautzen jokatuko den estropadarekin. Eusko Label Liga ere azken txanpan sartu da.
Eusko Label eta Euskotren ligetako traineruek lehia izan zuten atzo Pasaiako badian. Lehen sailkatuen artean, Oarso-Bidasoko ontzirik ez.
Eusko Label ligan aritzen den Libia ontzia hamaikagarren izan da bi jardunaldietan. Euskotren ligan Hibaikak seigarren postuari eutsi dio. ETE ligan Batelerak bosgarren izan ziren larunbatean Oria ibaian eta KAE2 ligako Hibaikak ere postu bera lortu zuen Mundakan.
Donibaneko ontziak (gizonezkoak) bandera bakarra eskuratu du asteburuan. Hibaikak hiru puntuko aldearekin jarraitzen du Caborekiko. San Pedrok puntu bat gehiago atera dio Bueuri. Sanjuandarrek (emakumeak) bosgarren bukatu zuten Erandion eta Hibaikak asteburu polita burutu du.
Gizonen traineruak seigarren bandera irabazi du asteburuan. Emakumeenak hirugarren egin du; hainbat ikusleren irainak jaso dituzte emakumeek.
Sasoiko emaitzarik onena lortu zuen atzo San Pedrok Boiroko estropadan, zortzigarren izan ziren moreak.
KAE 2 Ligan ari dira Hibaikako gizonak, eta helburua play-offera heltzea dute. Hiru estropada jokatu dituzte eta lehenean bikain ibilita, beste bietan ez dute lortu nahi duten maila ematea. Bihar, "beste bertsio bat" emango dutela Donostian sinistuta dago Iglesias.
Batelerak bueltan dira, eta aldi berean, gizonen traineruak dena irabazten hasi du KAE1 Liga. Ontzien entrenatzaileekin hitz egin du HITZAk.
Donibane Lohizunen izan dute estropada gaur ETE ligako ontziek. Bihar Zumaian ariko dira.
2024ko Arraun Gida deskargatzeko formulario bete ezazu mesedez: