'Hasi' eta 'Euskaraz Barra-Barra' egitasmoei atxiki dira herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimendu ugari. Lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute, besteak beste.
10 eta 25 urte arteko gazteek hamar kanta ditzakete, eta horietatik zortzi euskarazkoak izan behar dute. Sariak izango dira.
Enpresa hauetan euskararen egoeraren diagnostikoa egin dute jada, eta ekintza sorta bat adostu dute denek. Batzordea eratzea "aurrerapauso handia" dela nabarmendu du udalak.
Aurtengoan hiru ekimen egingo dituzte euskara indartzeko. Eskualdeko farmazia guztiei egin diete ekimenean parte hartzeko deia.
Hiru saio egin dituzte, eta jardunaldien ardatza eguneroko lanean sortzen diren egoerak kudeatzeko tresnetan trebatzea izan da.
Euskarak futbolean duen tokiari buruzko gogoeta sakona egin zuten Allerruko, Touringeko eta Realeko ordezkariek Gezalan asteazkenean.
Datorren asteko ostiralean itxiko da hamar kanten zerrenda aurkezteko epea. Parte-hartzaileen artean sariak zozkatuko dituzte.
Zerbitzu sektoreko arduradunek eta langileek euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo dute uda honetan.
"Zer egin kirolean, kulturan, eta aisialdian euskararen erabilera sustatzeko?" galderaren inguruan ariko dira lezoarrak. Ekainaren 19an elkartuko dira, 18:30ean.
Lezo Euskaragarri prozesuaren barruan, Maialen Pikabeak, Mikel Azkunek eta Mikel Labakak gogoetarako gaiak helaraziko dituzte.
Ikasturteko azken saioa egingo du Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen duen zikloak. Zita, ostiralean 23:00etan.
Saioa Ur-Gain elkartean izango da, 11:00etan. Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea 688 64 71 59 telefonora deituta.
Eskolak ekainaren 26tik uztailaren 24ra bitartean izango dira, goizez, 08:30etik 13:15era. Izen emateak hilaren 29an irekiko dira.