
Zehazki, 107 poligonoaren eta Errekalde hotelaren arteko zatia egiteari ekin diote, udan hasitako lanei (Lanbarren eta 107 poligonoaren artekoa) jarraipena emateko.

1968ko Lezoko desfileko irudiarekin irabazi du egutegirako lehiaketa Ruizek. Hilaren 19an hasiko da udala egutegien banaketarekin.

Bixi Bixi elkartearen ekimenez, hainbat herritar Saharan dira laguntza, babes eta boluntario lanak egiten. Besteak beste, gaixoen txostenak informatizatzen ari dira.

Lezo Institutuko ikasleek Palestinako haurrak gogoan izan dituzte gaur. Gaiaz aurretik lanketa egina dute, eta horren barrukoak izan dira gaurko babeserako talde argazkia eta mezuen murala.

Bihar (hilak 9, igandea) izango da agur elizkizuna, 11:00etan: adio esateko modua izango dute herritarrek. Komentuaren historiarekin lotutako lehen erreferentzia 1543koa da. Errenteriaren historian esanahi handiko lekua izan da.

Ostiraletik (hilaren 7tik) trenen maiztasuna handituko da. Zortzi urtez trenbide bakarra izan da martxan tunelean.

Eskaerek egungo sarea hobetzea, eta mugikortasun arloko segurtasuna nahiz jasangarritasuna sustatzea dute helburu.

Trenaren eta topoaren gainetik joango den egitura metalikoak 32,5 metroko luzera izango du. 3,7 milioiko aurrekontua dute lanek.

Eskualdeko telebistaren 400 zintatik gora analogikotik digitalera pasa dituzte Mikel eta Gexan Mendizabalek. Udalen esku dago orain material hori guztia.

Herriko pilotaleku estaliaren zati irekian olana jarri du udalak, hiru zatikoa. Horrela euria eta hautsa, nahiz haizea ez dira sartuko hara.

Ikastolaren hilaren 10eko urteko batzarrean, 2025eko jardunaren berri emateaz gainera, 1976an sortutakoari aitortza egiteko bidearen berri eman zuten.

Topoak herrian izan behar duen bilakaeraren gaineko kezka du herritar talde batek. Gaiaz hitz egiteko asanbleara deitu dituzte herritarrak hilaren 17rako.

Ipar Euskal Herriko abeltzainak protestak eta mobilizazioak egiten ari dira. Horregatik, AP-8ko Behobiako ordainlekua ia-ia itxita dago.

Lezoko Udalak bidegorri sarea hobetzeko egindakoak ontzat eman ditu talde ekologistak, baina bati eutsi ez izana deitoratu du.

Beste urtebetez, Oarsoaldeko Garapen Agentziak 0 eta 16 urte arteko haur eta umeentzako euskarazko produktuak zerrendatu ditu.

Gaur (osteguna) arratsaldean Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan banatuko ditu. Bihar goizean, Lezon eta Pasaian.

Ikasle mugimenduak Gipuzkoako mobilizazio nagusia Donostian egingo du. Oarso Bidasotik geldialdiak egin dituzte hara joateko.

Lurgorri Kultur Elkarteak antolatuta, ostegun honetan hitzaldia emango du Niessen aretoan, 19:00etan.

Abenduaren 6rako (larunbata da) Sorotxoko eremua garbitzen jarraitzeko deia egin du herriko memoria historiko taldeak.

Euskal Herria plazako, San Pedro auzoko, eta Altamirako biribilgune inguruko zatiak hobetu ditu udalak, aldundiaren laguntzari esker.