Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuek kontseilua edo batzarra egin dute gaur Lezoko udaletxean, "Donostiako Gipuzkoa plazatik lurraldeko beste plazetara hurbiltzeko" helburuarekin.


Escolapios taldeari 30-24 irabazi dio Donibane Eskubaloiak.

Errenterian, Koldo Mitxelena izena duen ikastetxeari, institutuari, eta plazari, gaurtik, hizkuntzalari handiaren omenezko eskultura gehitu behar zaio.

Errefuxiatuen egoera salatu dute Trintxerpetik Donostiarainoko martxan, SOS Arrazakeriak-ek antolatuta.

Baja izan den Sandro Ramirezen ordez arituko da errenteriarra.

Lehen Mailako taldeak aukera ona galdu zuen Santa Teresaren kontra, etxean. Nesken bigarren taldeak galdu egin zuen, baina lider jarraitzen du.

Demokrazia ariketa egin zuten atzo Lezon ere. Baina hautetsontziak bakarrik ez ziren izan kalera atera zituztenak, herritarrak ere irten ziren.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriari, jai giroa batu zitzaion. Galerian Demoarsoren galdeketak Errenteria-Oreretan utzitako irudietako batzuk.

Demoarsok zabaldutako datuen arabera, 3.430 oiartzuar izan dira sei hauteslekuetako batera hurbildu zirenak. Auzoz auzo xehatu dituzte datuak.

810 lagunek bozkatu dute Antxon; Donibanen 680k; 500 herritarrek San Pedron eta 453k Trintxerpen. Barruti guztietan baiezkoa gailendu da nabarmen.

Zarata Maparen ondorioei irtenbidea emateko batzarrera deitu dituzte lezoarrak astearterako. Udalak uste du denen partaidetza beharrezkoa dela.

Euskaldunaren kontra du partida bihar Sanpedrotarra taldeak, kontrarioen etxean.

Elkarretaratzeak egin zituzten atzo Errenteria-Oreretan eta Lezon Kataluniako Generalitateko zortzi kontseilariren espetxeratzea salatzeko.

LAB sindikatuak antolatu du solasaldia, herriz herri martxan duen ekimen ibiltariaren barruan.

Ordenantza fiskalen hasierako onespena babestu du plenoak EH Bildu, Errenteria Irabaziz eta PSE-EEren aldeko botoekin. Alderdi sozialista eta gobernu taldea adostasunera heldu dira eta hondakinen gaineko zerga izoztu dute.

Bart hil da Iñaki Zipitria Urkizu lezoarra. Euskaltzalea, euskalgintzaren bultzatzailea, aski ezaguna zen herrian. EHEren sortzaileetakoa izan zen.

Lezoko eragile, talde eta norbanakoei dei egin diete tailerrean parte hartzeko. Kultura Aretoan izango da, 18:30etik 20:30era.

Gau Beltza ospatu zuten atzo barrutiko kale zaharraren bueltan.

Sindikatuak zuzendaritzaren mehatxuak salatu ditu.

Iruñeko martxoaren 11ko istiluen harira, orotara 21 dira auzipetuak. Herriko Plazan egin zuten elkarretaratzea atzo arratsean.