
Oiarso Sasibaloi Taldeko emakumeek garaipena lortu dute asteburuan.

Demoarso prozesuarentzat lagungarri izango den lokala zabaldu dute gaur. Lezo azaroaren 6ko giza katerako prestatzen ari da.

Behar denean, ebakuntzetan adibidez, norberari odola txertatzea eskubidea dela ez du inork zalantzan jartzen. Baina emailerik ez balego, odolik ez legoke. Gizarte betebeharra da odola ematea.

Pasaiako 35. Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan lau antzezlan ikastekoa aukera gaurtik igandera bitartean.

Altza, Pasai Antxo eta Galtzaraborda lotzeko dagoeneko obra proiektua idatzia dagoela, baina oraindik ez duela Eusko Jaurlaritzaren aldetik finantzitzeko konpromisorik lortu azaldu dute.

Ordenantza fiskaletan, tasa horren gaineko %10eko igoera proposatu dute EH Bilduk eta Errenteria Irabaziz alderdiek.

Azaroaren 2tik 2017ko urtarrilaren 27ra bitartean jokatuko den Errenteriako II Padel Liga

Demoarsok azaroaren 6rako Oarsoaldean antolatu duen giza katearen atarian, deialdiaren ingurukoak argitu ditu iniziatibako bozeramaile Imanol Esnaolak

50 euroko kuota ezarri dute bazkide egin nahi duten zaleentzat.

Euskaraz zenbat hitz egite den neurtzeko, 2016ko udazkenean neurketak egin zituen Soziolinguistika Klusterrak. 2014ko datuak hobetu egin dira.

Asteburu honetan hasiko dira Itsas Mendik antolatutako XXVII. Musika Jardunaldiak.

Zintzilik Irrati libreak tailerrak antolatu ditu datozen astearteetan irratiaren egoitzan

Bonantza Auzo Elkartea kexu da, diputazioak bidegorriaren proiektuaren gaineko informazioa ukatzen diolako.

Hainbat ekitaldi egongo dira goizean zehar, Doneztebe plazaren inguruan. Eguerdian bazkaria egingo eta arratsaldean jarraituko du festak.

Lur Kortak lau urtetik gorako haurrentzako ipuinak kontatuko ditu bibliotekan. Bestalde, Kortak gidatzen duen Gu Ga antzerki taldea Beran ariko da.

Asteburu honetan truk txapelketa, bertso afaria eta futbol lehiaketa egingo dute. Hurrengo asteburuan izango dira ekitaldi gehienak.

Oiartzuarrek ekainaren 30era arte izango dute ordainketa egiteko epea. Helbideratua dutenei ekainaren 6an kobratuko diete.

Oiartzuarrak aurreratu ziren markagailuan, eta 76 minutu eman zituzten aurretik. Realak aukera asko izan zituen, eta partida berdindu dute.